"Polvo serán, mas polvo enamorado"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Victoria Eugenia Antzokia
Cuando
12/10/2024
Quevedoren errepertorioko obra haragizko, sutsu, zoritxarreko eta maitasunezkoena erakusten duen komedia burlesko bat da Polvo serán, mas polvo enamorado. Haren antzerki labur, letrilla, dantza eta sonetoen hautaketa bat, bizitzaren hauskortasunari buruz zuen ikuspegi sardonikoa eskaintzeko, eta Espainian urrezko garaiek emandako poeta handienari eskainitako omenaldi gisa, baita Urrezko Mendeko konpainia ibiltari haiei ere, egungo antzerki lanbidearen ernamuina eta herentzia. Komedia burlesko honen bilbea hasierako pasadizo baten inguruan eraikitzen da: komiko baten ehorztea, farandulako bere kideen eskutik, eta Heriotzaren agertzea, zendua eramatera etorria. Argumentu honek hainbat pieza poetiko eta beste teatral batzuk abiatzeko balio izan du, esaterako, El Caballero de La Tenaza, El Marión, eta El Miserable entremesak, XVII. mendetik antzeztu gabe daudenak, eta ikerketa lan nekeza suposatu dutenak moldaketarako, garaiko jatorrizko edizioetatik transkribatu behar izan baitira, egileak eskuz idatzitakoak, ikusleari Quevedoren antzerkia primizian eskaintzeko, sortu eta lau mendera. Zuzendaritza: Francisco Negro. Egilea: Francisco de Quevedo (Francisco Negroren bertsioa). Antzezleak: Francesc Albiol, Mayte Bona, Francisco Negro, Santiago Nogués, Felipe Santiago. Argiztapena: José Antonio Tirado "Pachi". Eszenografia: Regue Fernández Mateos. Jantziak: Mayte Bona. Ekoizpena: Morfeo Teatro. Lankidetza: Fundación Siglo de Oro.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.