Evenepoelek hausturak ditu saihets-hezur batean, omoplatoan eta eskuan, istripu batengatik

Remco Evenepoel Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak, erlojupeko eta errepideko egungo olinpiar txapelduna bera, hausturak ditu saihets-hezur batean, eskuineko omoplatoan eta eskuineko eskuan, entrenatzen ari zela izandako istripu batengatik; hain zuzen ere, ziklistak Belgikako postari baten furgonetako atearen kontra egin du talka. Bere taldeak zehaztu duenez, Evenepoel Herentals udalerrian dagoen ospitale batera eramango dute, Anberesetik gertu, Belgikako iparraldean; bertan, "Soudal Quick-Stepeko mediku taldearekin batera, sakonago aztertuko dituzte dituen lesioak, eta sendatzerako bidean zein erabaki hartuko diren argituko da", adierazi du txirrindulariaren taldeak. Tokiko hainbat hedabidek iragarri dutenez, Evenepoel Bruselako hego-mendebaldeko udalerri batean ari zen entrenatzen, istripua jazo denean; Bpost zerbitzuko postari batek furgonetako atzeko atea ireki du, txirrindularia bertatik igarotzen ari zela, eta kolpea izan da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento