Donostiako 2024ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan. Migrazioak arma politiko eta militar gisa erabiltzeaBielorrusiaren eta Poloniaren arteko “muga berdea” osatzen duten baso engainagarri eta zingiratsuetan, Ekialde Hurbileko eta Afrikako errefuxiatuak Europar Batasunera iritsi nahian dabiltza, Alexander Lukashenko diktadore bielorrusiarrak zinikoki asmatutako krisi geopolitiko batean harrapatuta. Europa zirikatzeko saialdi batean, errefuxiatuak mugara erakartzen dituzte EBra erraz igarotzeko itxaropena pizten dien propagandaren bidez. Gerra ezkutu honetako peoien artean daude, Julia, bere bizitza erosoari uko egin dion ekintzaile errekrutatu berria, Jan, mugako guardia gazte bat, eta Siriako familia bat. Hala, haien bizitzak elkarlotu egiten dira bertan. - Polonia-AEB-Frantzia-Txekiar Errepublika-Belgika.
- Zuzendaritza: Agnieszka Holland.
- Ekoizpena: Fred Bernstein, Agnieszka Holland, Marcin Wierzchoslawski / Metro Films, Astute Films, Metro Lato, Blick Productions, Marlene Film Production, Beluga Tree, dFlights.
- Ekoizpenkidetza: Maria Blicharska-Lacroix, Damien McDonald, Šárka Cimbalová, Diana Elbaum, David Ragonig.
- Gidoia: Agnieszka Holland, Gabriela Lazarkiewicz-Sieczko, Maciej Pisuk.
- Argazkia: Tomasz Naumiuk.
- Musika: Frédéric Vercheval.
- Muntaketa: Pavel Hrdlicka.
- Aktoreak: Behi Djanati Atai, Jalal Altawil, Maja Ostaszewska, Tomasz Wlosok, Mohamad Al Rashi. Hizkuntza: Poloniera, ArabieraAzpitituluak: Gaztelania
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2024: "Green Border"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Victoria Eugenia Antzokia
Cuando
13/04/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.