"Abstrakzioa eta modernitatea. María Josefa Huarteren bilduma"

"Abstrakzioa eta modernitatea. María Josefa Huarteren bilduma"

Datos del evento

Organizado por

museobilbao.com

Donde

Bilboko Arte Eder Museoa

Cuando

Del 01/06/2020 al 01/09/2020

Nafarroako Unibertsitatea Museoaren eskuzabaltasunari esker, udan, ikusleek aukera izango dute María Josefa Huarteren bildumaren zati handi batez gozatzeko. Hain zuzen, bilduma 18 artistaren 47 obrak osatzen dute; bilduma pribatu oso berezi baten eredu da, eta Huarte familiak 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean garatu zuen bildumagintza eta mezenasgo lanaren testuinguruaren barruan ulertu behar da. 1950eko hamarkadaren amaiera aldera ekin zioten bildumari, beren gustu pertsonalari jarraituta. Arte geometrikoaren eta abstraktuaren alde egin zuten; lehenengo, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo eta Antoni Tàpiesen lan-multzo garrantzitsuekin, bai piezen kalitateagatik, bai piezek artista bakoitzaren bilakaera jasotzeko duten moduagatik; eta, ondoren, entzute handiko autoreen obrekin, esate baterako, Eduardo Chillida, Mark Rothko, Wassily Kandinsky, Luis Feito, Manolo Millares eta, are, azken urteetako Picassorenak ere.  María Josefa Huartek modernitateranzko bide estetiko gisa ulertu zuen abstrakzioa, eta, aldi berean, espiritualtasuneko barne-bide pertsonal legez.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento