UPV-EHU: Arteko Gradua

UPV-EHU: Arteko Gradua

Datos del evento

Organizado por

UPV-EHU

Donde

Arte Ederren Fakultatea

Cuando

Del 07/09/2020 al 09/07/2021

2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia--Arteko Graduak artearen oinarri tradizionalak eta egungo panoramako proposamen berri eta abangoardistenak sakon ezagutzeko behar dituzun tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu. Hizkuntza,  prozedura eta teknologia berriak ikasi eta probatuko dituzu eta sormenaren,  ekoizpenaren,  zabalkundearen eta ikerketaren arlo desberdinetako prestakuntza jasoko duzu.

Titulazioak eskainiko dizun ikasketa programa zabala eta malgua da, eta barne hartzen ditu norberaren proiektuak eta lankidetzakoak, proiekzio profesional garrantzitsua izateaz gain,  pertsonen bizitzan ere proiekzioa daukatenak. Gainera,  honako aipamen edo ibilbideak izango dituzu espezializatzeko:  Arte Medioak eta Teknologia; Eskultura: Testuinguruak eta Lekuak; eta Pintura eta Grafikoak.

Era berean,  borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi,  hitzaldi,  erakusketa eta lehiaketatan.

Guzti horrek erakutsiko dizu jarduera artistiko eta sortzailea norbera eta taldea ezagutzeko bide bat ere badela. Izan ere,  ezinezkoa baita gizartea osotasunean ulertzea bere erreferente estetikoetan eta horien esanahian sakondu gabe.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento