Mendi Tour 2020 (Gasteiz)
Datos del evento
Organizado por
mendifilmfestival.com
Donde
Vital Fundazioa Kultur aretoa
Cuando
Del 17/02/2020 al 21/02/2020
Mendi Tourrak urte osoko ibilbidea egingo du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 2019ko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. Zinemaldiko pelikula onenak urte osoan zehar ikusteko aukera ematen duen zikloa da Mendi Tourra, nazioarteko mendi zinemagintzarik onenaz eta gaur-gaurkoenaz gozatzeko aukera aparta. Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskaintzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, korporazio, komunitate-talde eta kultura-aretoetako operadoreekin batera prestatuta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta batetik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratu ahal izango dute. Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabalduko dute. Tourraren bitartez pertsona gehiagorengana iristeko asmoa dute, eta istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera eman nahi dute. - Mendi Tour 2020 (Gasteiz): egitaraua
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.