Dantzerti: Gerturatze jardunaldiak (2020-2021)

Dantzerti: Gerturatze jardunaldiak (2020-2021)

Datos del evento

Organizado por

Dantzerti

Cuando

Del 16/05/2020 al 23/05/2020

Jakinarazi nahi dizuegu, Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan, eta web une honetan kontsulta dezakezuen bezala, bi titulazio ikasi daitezkeela, Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua eta Dantzako Goi Mailako Titulua, biak lau urteko iraupenekoak, efektu guztietara unibertsitate graduaren baliokideak. Dantzerti zer den, ikasketak nola antolatzen diren eta 2020/21ko ikasturteko ikasketetan nola sartu hobeto ezagutzeko, zuentzat informazio eta gerturatze saio bat antolatzen ari gara. Saioak 60 bat minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta bertaratutakoekin elkarrizketa ireki batean oinarrituko da. Gure asmoa sarbide irizpideak eta frogak argitzea izango da, eta ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argitzea da. Horretaz gain, zuzenean sortutako dudak irakasleriari galdetzeko aukera izango duzue. Jardunaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira, lekuak bete arte. Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi dezakezue: administraritza@dantzerti. eus

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento