Curso de formación para profesorado de euskera en Universidades y Centros Superiores en el extranjero 2020

Curso de formación para profesorado de euskera en Universidades y Centros Superiores en el extranjero 2020

Datos del evento

Organizado por

Etxepare Euskal Institutua

Donde

Edificio Las Nieves (UPV/EHU)

Cuando

Del 02/10/2020 al 28/11/2020

Euskal Herriko Unibertsitateak (Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa eskainiko du. Hasiera-hasieratik, euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea izan dugu helburuetako bat. Prestakuntza irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu dugu eta atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan, Etxepare Euskal Institutuarekin dituzten lankidetzen bidetik, gisa horretako lanpostuak bete nahi dituzten lizentziadun edo graduatuei zuzendutakoa da. Bi erakundeon artean sinatu dugun lankidetza-hitzarmenari esker prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatu ahal izango dugu. Prestakuntza ikastaroa hainbat gairen ingurukoa izango da, hizkuntza, didaktika, metodologia nahiz kultura ardatz hartuta. Aurtengo edizioan gainera Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen eta Gasteizko Udalaren lankidetza izango da urriko eta azaroko hainbat saiotan. Ikastaroaren antolaketa eta zuzendaritzaIkastaroa elkarrekin antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Zuzendaritza:- Mari Jose Olaziregi Alustiza (Euskal Herriko Unibertsitatea. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila).
- Garbiñe Iztueta Goizueta (Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria). Helburuak- Lanerako estrategia eraginkorra proposatzea euskara atzerriko hizkuntza gisa ezagutu eta eskuratzearen inguruan.
- Euskararen berezitasunak eta espezifikotasuna testuinguru elebakarretan edo/eta eleaniztunetan.
- Alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea, euskara bitarteko hartuta.
- Atzerritarrei euskara irakasteko eta horiek euskara ikasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak optimizatzea IKTak eraginkortasunez erabiltzearen bidez. NorentzatHumanitateetako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa. Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40koa izango da. Gutxienekoa, berriz, 24 lagunekoa. Ikastaroaren programa- Ikastaroaren programaIkastaroaren lekuaElurreta eraikinaUniversidad del País Vasco / Euskal Herriko UnibertsitateaNieves Cano 33, 01006 VITORIA-GASTEIZAurtengoan ikastaroko saio batzuk modu presentzialean emango dira eta beste batzuk telematikoan. Hala ere, egoerak hala behartuta, litekeena da osorik modu telematikoan eman behar izatea.  Hala bada, ikasleei garaiz jakinaraziko zaie. Iraupena eta ordutegia- 2020ko urriaren 2tik azaroaren 28ra.
- Ostiraletan, 16:00etatik 20:20ra (20 minutuko atsedenarekin) eta larunbatetan 9:00etatik 13:20ra (20 minutuko atsedenarekin).
- Irakas-orduen kopurua: 56. Matrikularen zenbatekoaMatrikularen zenbatekoa 350 eurokoa izango da eta gastu akademikoak eta material didaktikoa hartuko ditu barne. AkreditazioaIzen ematea ordainduta Etxepare Euskal Institutuak egindako bertaratze ziurtagiria eskuratu ahal izango da. Gainera, ikastaro osagarrien ziurtagiria  eskatu ahal izango zaio EHUri. Bertaratzea ezinbestekoa izango da, eta ez bertaratzeen zenbatekoak ezingo du gainditu ikastaroaren iraupenaren % 15, ez bertaratzeko arrazoia edozein delarik ere. Izen emateaMatrikula on-line egin ahal izango daIzena-emateko epea abuztuaren 10etik irailaren 18ra (biak barne) izango da. Ikastaroko parte-hartzaileak izen ematea (bankuko ordainagiri eta guzti) gauzatutako ordenari jarraiki hautatuko dira. Matrikularen zenbatekoa ordaintzeko bankuko transferentzia egin beharko da ondorengo kontu korrontera:- KUTXABANK: ES41 2095 0292 9132 3900 1792
- Kontzeptua: Izen-abizenak – EUSKARA IRAKASTEKO IKASTAROA. Izen-ematea egiteko honako dokumentazioa erantsi beharko zaio matrikulari, pdf formatuan:- Bankuko transferentziaren ordainagiriaren kopia
- NAN edo pasaportearen kopia
- Unibertsitateko tituluaren kopia
- EGA edo baliokidearen kopiaMatrikula egin ondoren ez da ordaindutako zenbatekorik itzuliko, non eta plazak ez diren amaitu edo ikastaroa bertan behera geratu. Informazio gehiagoUPV/EHU- www. ehu. eus
- Telefonoa: (0034) 946 015 067
- euskara. erreord. teknikaria@ehu. eusETXEPARE- www. etxepare. eus
- Telefonoa: Tel. : (34) 943 023 400
- etxepare@etxepare. eus edo k-galartza@etxepare. eus

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento