"Nere azalean arrotz" + "Fight"

"Nere azalean arrotz" + "Fight"

Datos del evento

Organizado por

turismozarautz.eus

Donde

Odietako frontoia

Cuando

08/08/2020

Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan. NERE AZALEAN ARROTZ15 minPRESENTZIAren kontzeptuarekin lotuta, IZAN GABE EGOTEAren ideian oinarritzen da pieza. Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, bere presentziaren edo egotearen eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Pertsonak bere horretan darrai edo ausentzian murgiltzen da? Pertsonaren ausentzia nagusitzen bada, non geratzen dira bere izateko eta egoteko moduak? Nola azaleratzen da hau gorputzaren fisikalitatean? Norberarekiko deskonexio egoeraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. Norbera bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?- Ideia eta zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon
- Koreografia: Myriam Pérez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
- Dantzariak: Leire Otamendi, Myriam Pérez, Oihana Vesga
- Musika: Elle Belga, W. A. MozartFIGHT14 min. Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. LASALAko kideek borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute. - Koreografia eta zuzendaritza: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Garazi Etxaburu eta Paula Parra

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento