2024ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaietako egitarauaren barruanElisa Ruedak, poeta, irakasle eta Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdiaren alma mater-ak,iragarriko ditu gure zaindariaren, Andre Maria Zuriaren, omenezko jaiak. Ekitaldia abuztuaren 2an, asteazkenean, egingo da, 21:30ean, Plaza Berrian.
Pregoia irakurri ondoren, Kresala dantza taldeak dantza tradizionalen unibertso berri bat irudikatzen duten euskal dantza ikuskizun originaletako bat eskainiko du.
Elisa Rueda: poeta, irakaslea eta aktorea
Markina-Xemeinen (Bizkaia) jaio zen 1959an eta berehala joan zen Vitoria-Gasteizera bizitzera. Ordutik Arabako hiriburuan bizi izan da. Irakasle-ikasketak egin zituen eta irakaslea izan da 1981etik Samaniego ikastetxean, Ángel Ganiveten eta, geroago, euskara-irakaslea Gasteizko Ekialdea institutuan.
Irakaskuntzaz gain, bere beste pasioetako bat izan da idazketa eta, zehatzago esanda, poesia. Hainbat errezitalditan, poesia-tailerretan eta nazioarteko jaialdietan parte hartu izan du. Bere olerkiak aldizkari literarioetan eta antologiatan argitaratu izan dituzte eta haietako batzuk, gainera, musikalizatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli izan dituzte: errusiera, frantsesa, arabiera, ingelesa, albaniera…
Baina, Gasteizen, Rueda batez ere ‘Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren’ alma materra delako da ezaguna. 2012an sortu zuen eta, ordutik, zuzendaria da.
Ondorioz, 12 urte daramatza Gasteizko kaleak eta Arabako herriak poesiaz betetzen poesiarekiko maitasuna, irakurketa eta idazketa hedatu nahian. Urtero, maiatzean zehar, hiriko eta lurraldeko txoko guztietan poesia suma daiteke Elisa Ruedak egiten duen lanari esker.
2024ko Andre Maria Zuriaren omenezko jaietako pregoia
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Espainia plaza (Plaza Berria)
Cuando
02/08/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.