LA ISLA (Histrión Teatro)

LA ISLA (Histrión Teatro)

Datos del evento

Donde

Kurtzio Kultur Etxea

Cuando

13/03/2020

Adak eta Laurak gauero egin behar diote aurre minari. Min hori benetan da bizia, zenbaitetan, onartezina, beraien bizitzaz jabetu da, eta ihes egiteko aukerarik ez dutela sinestarazi die. Edo agian bai. Baina hori bete-betean onartzeak ilunegia den zoko bakarti batera eraman ditzake. Kontzientzia deritzon zoko ilunera. Ez gaude mina jasaten ohituta, baina mina egon badago. Geure gorputzean, eta batez ere geure buruan. Munstroak ote gara ihes egin nahi izateagatik? Edo, besterik gabe, gizakion legea da babestu nahi izatea, nahiz eta besteen kontura izan eta tartean gehien maite ditugunak egon? "La isla"-k bi sentipen hauen arteko lerro fina erakusten digu: zer sentitzen dugun eta sentitzen dugun horretatik zer onartu ahal dugun, bai besteen aurrean, bai geure buruaren aurrean. "La isla"-k bizitzearen saminaz eta bizitzan hilda egotearen minaz hitz egiten digu. Izan ere, azken finean, guztiok gara urez eta bakardadez inguratutako irlak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento