"Ciudades para habitar: Diseño urbano colectivo"

"Ciudades para habitar: Diseño urbano colectivo"

Datos del evento

Organizado por

UPV/EHU

Cuando

Del 17/09/2020 al 18/09/2020

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda Ikastaro honetan hiri-diseinua ikuspegi integral eta inklusibo batetik jorratuko dugu. Hain zuzen ere, hiri bat bizigarria, integratzailea, osasuntsua eta bizitzarako erakargarria izatea eragiten duten faktoreei buruz hausnartuko da.

Jardunaldien ikuspegia holistikoa eta diziplinartekoa da, herritarren parte-hartzera hurbiladuko gara eta hark hiri-ingurunea eraldatzeko duen gaitasunera.

Bi saiotan, galdera egokiak egiten saiatuko gara, hiriaren eraldaketari eta sorrerari eragiten dieten egungo gaien erantzunak bilatzeko. Hala, Uda Ikastaroan landuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: hiri-espazioaren kalitatea eta haren eraldaketa, lekuaren nortasuna, genero-ikuspegia, ahalduntzea, biztanleen osasuna, belaunaldien arteko harremana, jasangarritasuna eta, baita erabakiak hartzeko tresna eta teknologia berrien erabilera ere. Helburuak- Hiri-inguruneen eta kanpo-espazioen diseinuak jasangarri eta osasungarri egiteko irizpideak ezagutzea
- Irtenbide berritzaileak sustatzea kanpoko espazioen eraketan txertatzeko.
- Pertsonen ahalduntzeari buruz hausnartzea eta hark hiri-espazioan duen eragina aztertu.
- Analisi-metodologia berriak eta digitalizazioa bultzatzea espazio berriak diseinatzeko tresna gisa.
- Funtzionaltasun berriak ahalbidetzen dituzten teknologiak eta produktuak ezagutzea. Jarduera nori zuzenduta- Profesionalak
- Arkitektoak eta hirigileak. Hiri-eraldaketarekin eta hirien kudeaketarekin lotutako profesionalak. Erakunde publikotako eta udal-administraziotako teknikariak. Hiri-espazioaren esku-hartzearekin lotutako enpresak Ikasleak. Espazio publikoaren ezaugarriakPDFa jaitsi

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento