Udako zinea Ermuan: "Viaje de Marta"

Udako zinea Ermuan: "Viaje de Marta"

Datos del evento

Organizado por

ermua.es

Donde

Orbe Kardinal Plaza

Cuando

03/08/2020

Ermuak udako zine eskaintza erakargarria izango du abuztuan. Udal kultura sailak dozena bat proiekzio interesgarri programatu ditu, orotariko generoak eta adin eta gustu guztietarako aproposak, titulu berriak edo estreinaldiak. Kalean, aire zabalean eta doan ikusi ahal izango ditugun proiekzioak. Saioak astean hiru egunetan egingo dira –astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan– hileko lau asteetan zehar, Orbe kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria eginez gero, Santiagoko parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa. Oso eskaintza zabala izango da, pandemiaren urteko uda atipiko honetako gauetarako. Proiekzioetan ikusle kopurua edo edukiera kontrolatua izango dute, segurtasun-neurri zorrotzen arabera egingo dira, gomendatutako gutxieneko distantzia soziala gordez, ikusleek bere maskara eraman beharko dute eta eserita egon beharko, zine eremura sartu nahiz irtetea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira, jende-pilaketarik egon ez dadin. Kontratatu diren tituluak eta erakustaldien datak jarraiki hauek dira:- Abuztuak 3: Viaje de Marta.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento