Gabonetako jarduerak, San Telmo museoan

Gabonetako jarduerak, San Telmo museoan

Datos del evento

Organizado por

www.donostiakultura.eus

Donde

San Telmo Museoa

Cuando

Del 24/12/2020 al 05/01/2021

2020ko Gabonetako jarduerak. ErakusketakErakusketa iraunkorreangure historia eta kultura ezagutzeko aukera edukiko duzu, zure burua ezagutzekoa,  finean. Historiaurretik ia gaur egunera arte bizi izan ditugun mugarri garrantzitsuenak ezagutuko dituzu. Gainera, Donostiaren historiarekin lotura zuzena daukaten 10 kanoi jarri ditugu klaustroan ikusgai. Zaharberrituta daude eta aukera paregabea da bertatik bertara ikusteko. Hain zuzen ere, Donostia eta hiriko paisaia da ere gure erakusketetako baten gaia: Urgullen magalean. Donostiako estanpak. Bertan Donostiako Urgull mendiaren protagonismoa erakusten dute XVI-XIX. mendeko grabatuek, hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoaren lekuko. Aitzitik, grabatu historikoetatik harago, erakutsi nahi izan dugu nola egokitu den teknika hau egungo arte sorkuntzan. Horretarako, erakusketan egungo lau artistek egindako lanak eta prozesuak ere azaltzen dira. Bi arte garaikide erakusketak ere azpimarratu nahi ditugu. Batetik, Erlea Maneros Zabalaren Norusta. Bertan, artistak ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean. Bestalde, Platina erakusketa dugu, Nagore Amenabarroren proposamena. Eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, bereziki kontuan hartuta eskala-kontuak. Bisita gidatuakAldi baterako erakusketei zuku handiena atera nahi badiezue, bestalde, bisita gidatuak egitea proposatzen dizuegu. Asteartero eta larunbatero eskaintzen ditugu, hala Urgullen magalean erakusketara, nola Norusta eta Platinara. Doako aplikazioakMuseoaren eta hiriaren berri teknologiaren bidez izatea gustoko duen horietakoa bazara, baditugu bi proposamen ere: Second Canvas aplikazioa jaitsita gure arte ederren bildumako lan aukeraketa baten xehetasun guztiak deskubritzeko aukera izango dugu bereizmen handiko irudien bitartez. Bestalde Urgull aplikazioan  ibilbide bat proposatzen dizugu Donostiako mendi kuttunak biltzen duen historia eta natura aberastasuna ezagutzeko. Ibilbide hori jasotzen duen mapa museoko harreran eska dezakezu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento