OLGETAN UDABERRIA 2024: "Txuri-beltza da ta!"

OLGETAN UDABERRIA 2024: "Txuri-beltza da ta!"

Datos del evento

Organizado por

basauri.eus

Donde

Taberna Nagusia (Basauri)

Cuando

15/05/2024

Kultur Basaurik ekitaldi programa zabala antolatu du umeek astialdian ondo pasatzeaz gain euskaraz jarduteko helburuarekin. Denera, O eta 12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei egokitutako 24 emanaldi antolatu dira, besteak beste, tailerrak, sormen esperientziak, antzerkia eta ipuin kontalaria. Emanaldiak Basozelai Gizarte Etxean, Kareaga Gizarte Etxean, Pozokoetxe Kultur Etxea eta San Migel Taberna Nagusian egingo dira, martxotik maiatzera. Toki kopurua mugatua da eta parte hartzea, doakoa. Sarrerari dagokionez, antolakuntzak eskaintza bakoitza hasi baino hamar egun lehenako izen-emate prozesua abian jarriko du, eta interesdunek zerrendan egoteko dagokion zentroarekin jarri beharko dira harremanetan. - Olgetan Udaberri 2024: egitaraua (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento