"Cajita de música" + "Eight"

"Cajita de música" + "Eight"

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Sarriko parkea (Deustu)

Cuando

03/08/2020

#BilbaoUda2020ren barruan. Cajita de músicaKutxatila koloretsuaren barruan bizi den dan­tzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea. - EGILEA, ZUZENDARITZA, KOREOGRAFIA  Ana Capilla
- ANTZEZLEAK Ana Capilla, Kike Mora
- MUSIKA Kike Mora
- ESZENOGRAFIA Javi Tirado
- JANTZIAK Lola CintadoEightZortzi zenbaki perfektua dugu formari dagokionez: bi zirkulu berdin dira, lerro infinitu baten bidez elkarrekin lotuta daudenak. Modu berean, aurkako indarren arteko orekaren ikurra da. Etengabeko mugimendu kosmikoa, birsorkuntzaren espiral eternala eta infinitua irudikatzen ditu. Horregatik, "Eight"en ikus dezakegu gorputzaren bidez hainbat aukera aurki ditzakegula 8 hori topatzeko. Besoak, hankak eta espazioko mugimenduak baliatuz. Distantzia eta hurbiltasuna, jolasa, borroka eta harmonia. Bost elementu horiek oso paper garrantzitsua jokatzen dute piezaren barruan. Bilakataren bidez, forma berriak sortzen dira, haurtzarora bidaiatzera ahalbidetzen digutenak eta hainbat gogo-egoeratara eramango gaituztenak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento