"#STMKuttuna" (San Telmo Museoa): Korrikaren lekukoa, Remigio Mendiburuk egina

"#STMKuttuna" (San Telmo Museoa): Korrikaren lekukoa, Remigio Mendiburuk egina

Datos del evento

Organizado por

santelmomuseoa.eus/

Donde

San Telmo Museoa

Cuando

Del 17/06/2020 al 30/06/2020

San Telmo Museoko piezarik nabarmenenak beren erakusleiho eta hormetatik irtengo dira, eta interesa duten etxeetara joango. Horretarako, museoak erakusketa iraunkorreko XX lanik behinenak hautatu ditu, eta ikus-entzule birtualen aurrean emango dira azalpenak, xehetasun handienez. Astero, gure bildumako pieza bat aztertuko dugu, azalpenak, material gehigarria eta adituen iruzkinak emanez. #STMKuttunak santelmuseoa. eus-en izango da, asteazkenetan, 10:00etan (eta, hortik aurrera, beste edozein unetan ere ikusi ahal izango da, jakina)Korrikaren lekukoa, Remigio Mendiburuk egina, ekaineko #STMkuttunaKorrikaren lekukoa museoko pieza berezietako bat denez #STMkuttunak atal honetara ekarri nahi izan du. San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai euskararen aldeko lasterketa honen ikurretako bat den egurrezko pieza hau, euskararen aldeko mugimenduekin lotutako beste hainbat objekturekin batera, Modernitatearen hasiera atalean. Museoan dagoen lekukoa 90eko hamarkadan iritsi zen San Telmora, bere egilea, Remigio Mendiburu (Gipuzkoa, Hondarribia 1931 - Bartzelona 1990) eskultorea hil zenean; izan ere, AEKk, Korrikaren antolatzaileak, dohaintzan eman zion museoari. Gainera, Korrika sortu zenean Mendiburuk AEKri entregatutako sei lekukoetatik San Telmon ikusgai dagoena bakarrik kontserbatzen da. Bideo honetan Asier Amondo Korrika arduradunak azaldu digu nola sortu zen lekukoa erabiltzearen ideia, zein izan den bere garapena, eta Korrikak berak izan duen bilakaera lehen edizioa egin zenetik, 1980an. Egizu lekukoa, familianKorrika iritsi zai egon beharrik gabe, familian zuen lekukoa egiteko materiala prestatu dugu. Jaitsi hemen jarraibideak eta hasi eskuz esku pasatzen.
#STMKuttunak ekimeneko pieza gehiago.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento