Boga Boga Festival 2024

Boga Boga Festival 2024

Datos del evento

Organizado por

https://www.bogabogafestibala.eus/

Cuando

Del 05/09/2024 al 15/09/2024

- Azken orduko oharra: Aieteko Jauregian aurreikusitako kontzertuak Gazteszenan egitea erabaki daBadator BOGA BOGA FESTIBALA berriz ere,proposamen are anbiziotsu eta anitzagoarekin. Gin Músicak eta Dabadabak antolatutako jaialdi hau hedatzen ari da, eta eszenatoki gehiago hartuko ditu irail osoan zehar, hiriko leku enblematikoetan eskainiko diren emanaldiekin.

Irailaren 5ean hasiko da Festibalaren bigarren edizioa Kutxa Fundazioa Klubean, ANDREA BUENAVISTAren emanaldiarekin.  Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, rockaren eta folklore hispanoamerikarraren arteko musika eskainiko digu donostiar musikariak. Jarraian, gau horretan bertan, MARK DUTI eta TENGGER arituko dira Dabadaba aretoan.
 
Ostiralean, irailak 6, UPV/EHUren ikastaroa amaitzen denean, grunge estiloko MUDHONEY musika-taldeko sortzaile historikoak izango ditugu Gazteszenan. LISABÖrekin arituko dira –plazer handia Festibalaren antolatzaileentzako–, eta horrenbeste maite ditugun MELENAS eta ITHAKA hasiberriekin batera. Azkenean, Aieteko Jauregian aurreikusitako kontzertuak Egiako aretoan egitea erabaki da, 100 metro eskasera Aieteko Jai Batzordeak antolatutako beste kontzertu bat egongo delako. “Geure ekarpena egin nahi dugu, eta ez inorekin lehian sartu. Eta ilusio handia egiten digu hazi garen eta hiri honetan nazioarteko musikarik onenaz gozatzeko aukera izan dugun areto batera joateak”, esaten du Sergio Cruzadok.
 
Hurrengo egunean, larunbata, hilak 7, GORKA URBIZU, SARA ZOZAYA eta LOS SARA FONTAN taldeen emanaldiak izango ditugu Chillida-Leku Museoan. Gorka Urbizuren itzulera izan da, zalantzarik gabe, 2024. urte honetako gertakari garrantzitsuenetako bat, publikoarentzako zein kritikarentzako disko zoragarri batekin itzuli zaigu, gainera. Sara Zozayak ere bat egingo du Chillida-Lekuko arrats berezi horretako hitzorduarekin, eta Los Sara Fontan librepentsalariek haien proposamen orijinala ekarriko dute Museora. Aurten, Kursaalen XXV. urteurrena dela eta, Kursaaleko terrazek Zinemaldiarekin bat egingo dute espazio berri gisa, eta programazio bizia izango dute irailaren 14an eta 15ean. Hainbat kontzertuz gozatu ahal izango du publikoak; hala nola THE WAVE PICTURES ingeles rock taldearen emanaldiaz eta BONNY DOON Detroiteko hirukoteaz gozatu ahal izango dugu agertoki berri horretan; amerikarren kasuan, Primavera Soundeko eta Madrileko Clamores aretoko emanaldien aurretik bisitatuko dute Donostia. PIPIOLAS, NUEVE DESCONOCIDOS, TEO LUCADAMO ETA PINPILINPUSSIES Jägermusic egitarauaren eskutik (10 urte betetzean ari da egiten, talentu emergenteari lagunduz) etorriko zaizkigu, eta haiekin batera, bertako talde batzuk –NIZE, TOC eta TATTA & DENSO– Mercadabadilloa alaituko duten DJen saioekin batera, egitaraua osatuz. Berrikuntza horiek indartu egiten dute jaialdiaren kultura- eta musika-eskaintza, eguerdiko hamabietan abiaraziko den doako musika-programazio batekin.
 
Dabadaba aretoko programazioari dagokionez, artista ugari izango dugu hainbat saiotan, hala nola TENGGER, MARK DUTI, MOLLY, SAFETY TRANCE, DALILA, GIOVAZZ eta JUAN TATORRI, eta Inforockek antolatzen duen BOGA BOGA METAL FEST jaialdiarekin kolaboratuko da; HELLMUGAN, ELIZABETH eta ERASO taldeak arituko dira jaialdi horretan.
 
Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatutako uda ikastaroa, bestalde, irailaren 5ean eta 6an egingo da, Dabadaban. Dagoeneko baditugu ikastaroan parte hartuko duten aditu batzuen izenak: Ángel Gómez (Miel de Moscas), Nando Cruz (Kazetaria eta "Macrofestivales" liburuaren egilea), Joan Vich (Managerra eta FIB jaialdiaren zuzendari artistiko ohia), Amaia Ispizua (Get In) eta Álvaro Fernández (Canela Party). Hainbat gairen inguruan eztabaidatuko dute aditu horiek, hala nola jaialdiak sortzea, horiek kulturan duten inpaktua eta publiko gaztea erakartzeko komunikazio-estrategiak. BOGA BOGA FESTIBALA 2024: EGITARAUA- IRAILAK 5 DABADABA
UDA IKASTAROA – CURSO DE VERANO
09:15-09:25 Ikastaroaren aurkezpena BOGA BOGA FESTIBALAko zuzendaritzaren eskutik - Presentación del Curso por la dirección de BOGA BOGA FESTIBALA

09:25-10:15 ÁLVARO FERNÁNDEZ (Canela Partyko zuzendarikidea - Codirector del Canela Party) Bestelako musika-jaialdi baten sorkuntza, historia, ideia eta marka - Creación, historia, idea y marca de un festival de música diferente.

10:15-11: 00 NANDO CRUZ (kazetaria, Macrofestivales liburuaren egilea) Jaialdien eredu ezberdinak eta horiek lurraldeko kultur sarean duten eragina - Diferentes modelos de Festivales y su impacto en el tejido cultural del territorio. 

11:00-11: 30 Etenaldia - Pausa

11:30-12: 15 JOAN VICH (Managerra, FIB zuzendari artistiko ohia, 'Aquí vivía yo' liburuaren egilea - Manager, exdirector artístico FIB, autor del libro 'Aquí vivía yo')

12:15-13:45 MAHAI INGURUA / MESA REDONDA (AMAIA ISPIZUA, ANGEL GOMEZ, JOAN VICH, EUSEBIO BELOKI, SERGIO CRUZADO)

KUTXA KULTUR KLUBA
20:00-21:00 ANDREA BUENAVISTA

DABADABA
21:00 MARK DUTI 
22:00 TENGGER



- IRAILAK 6 DABADABA
UDA IKASTAROA – CURSO DE VERANO

09:15-09: 25 Ikastaroaren aurkezpena BOGA BOGA FESTIBALAko zuzendaritzaren eskutik

09:25-10: 15 ARKAITZ VILLAR (Musika Bulegoa)
Jaialdien garrantzia herrialde bat barruan eta kanpoan kulturalki kokatzeko - La importancia de los Festivales para el posicionamiento cultural de un país en el interior y en el exterior.

10:15-11:00 NEREA KORTABITARTE (Factoría de Comunicación Cultural zuzendaria / directora)
Nola komunikatu jaialdi bat. Komunikazio-estrategia digital baten aurreko erronkak. Publiko gaztearen bilaketa - Cómo comunicar un Festival. Retos ante una estrategia digital de comunicación. Búsqueda del público joven.
 
11:00 – 11:30 Etenaldia – Pausa
 
11:30-12:15 ANGEL GOMEZ (Miel de Moscas) 
Produktore baten esperientzia jaialdiekin, nazioarteko birekin eta gainerako pasadizoekin - Experiencia desde una productora con Festivales, giras internacionales y demás anécdotas.
 
GAZTESZENA

18:30-19:30 ATE IREKIA - APERTURA DE PUERTAS + DJ
19:30-20-10 ITHAKA
20:30-21:10 MELENAS
21:30-22:30 LISABÖ
22:50-24:00 MUDHONEY

DABADABA GAUAK 00:30 



- IRAILAK 7 CHILLIDA LEKU KELER STAGE 

16:30 ATE IREKIA - APERTURA DE PUERTAS. VISITA AL MUSEO LIBRE
17:30-18:15 LOS SARA FONTAN
18:30-19:15 SARA ZOZAYA
19:45-21:00 GORKA URBIZU

DABADABA BOGA BOGA METAL FEST 

19:30 ATE IREKIA - APERTURA PUERTAS
20:00-20:50 HELLMUGAN
21:10-22:00 ELIZABETH
22:20-23:10 ERASO

DABADABA GAUAK 00:30 



- IRAILAK 12 DABADABA
21:00 MOLLY
 


- IRAILAK 14  TERRAZAS KURSAAL TERRAZAK

GOIKO TERRAZA ARRIBA 12:00-20:00 DJS

MERCADABADILLO DJS

BEHEKO TERRAZA ABAJO / JAGERMÜSIC STAGE

17:00 I AM DIVE (The Spanish Wave)
18:00 PIPIOLAS
19:00 NUEVE DESCONOCIDOS
20:00 TEO LUCADAMO
21:00 PINPILINPUSSIES
22:00 THE WAVE PICTURES
  
DABADABA GAUAK 00:30 SAFETY TRANCE + DALILA + GIOVAZZ + JUAN TATORRI



- IRAILAK 15  TERRAZAS KURSAAL TERRAZAK

GOIKO TERRAZA ARRIBA 12:00-20:00 DJS
MERCADABADILLO DJS

BEHEKO TERRAZA ABAJO 
17:00 NIZE
19:00 TOC
20:00 TATTA & DENSO
21:00 BONNY DOON

DABADABA GAUAK 22:30 BOGA BOGA AFTER PARTY

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento