Liher + Cobra

Liher + Cobra

Datos del evento

Organizado por

arriolaka.eus

Donde

Arriola Antzokia

Cuando

26/12/2020

LiherLiher taldea “Hemen herensugeak daude” izeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza guzti horien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. 2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, “Arrazoi gutxi, denbora asko” izenekoa. 2016an “Hauts” izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten; eta, 2018an, “Tenpluak Erre”, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Ia 100 kontzertu eman zituen taldeak bigarren lan luzea aurkezten, bai Euskal Herrian, baita espainiar estatuan eta Europako hainbat herrialdetan ere. Lide Hernando: Gitarra, ahotsa
Iñigo Etxarri: Gitarra, koroak
Joshka Natke: Baxua, koroak
Ander Berzosa: BateriaCobraFYRE rock/metal banda honen lan berria dugu non estilo ezberbinak nahastu egiten diren, hard rock, stoner edo metala. Lan berri honek sonoritate berriak bilatzen ditu, estilo berri bat landuz, izan ere aldaketa, berrikuntza eta garapena banda honen ezaugarriak baitira. FYREK sua ezezik lau ere esan gura du eta berau da euren laugarren diska. Hala eta guztiz ere sua da diskaren lehengaia, indar bilakatzen dena, udaberrian argitaratuko duten 10 abesti hauen sortze lanean ezinbesteko osagaia. Haritz Lete: Voz
David González: Bajo
Josu Luengo: Guitarra
Ekain Elorza: Batería

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento