Saioak eta Anderrek hamabi urte daramatzate elkar ikusi gabe. Unibertsitatean banaezinak ziren. Elkarren lehen maitasuna izan ziren, elkarren euskarria eta bien lehenengo aldia. Eta gero, harremana hautsi zuten. Maitasuna gorroto bihurtu zen. Pasioa, amorru. Gaur Kanariarraren ezkontza da, beren ikaskidearena. Eta bai, biak gonbidatu ditu. Eta bai, biak elkarrekin esertzea erabaki du. Bazkarian, tentsioa nabarmena da giroan, ia solidoa. Isiltasuna da bien arteko elkarrizketa bakarra. Baina, bazkalondoa iritsitakoan, dantzaldian eta, batez ere, doako barran, garbitu beharreko trapu zikin gehiegi atera dira, sendatu beharreko zauri gehiegi eta elkarri botatzeko gaitzespen gehiegi, isiltasun mantu horren pean ezkutatzen jarraitu ezin direnak. La boda de otros antzezlanean, Saioak eta Anderrek elkarren iraganera bidaiatuko dute, eta sufrimendutik nostalgiara igaroko dira. Gaitzespenetik barkamenera. Eta, batez ere, mespretxutik esker onera. Konpainia: El Mortero.
Dramaturgia eta zuzendaritza: David Caiña.
Artistak: Kepa Alesso, Lucía Astigarraga, Josu Angulo eta Leire Orbe.
Soinu-gunea: DJ Caspa.
Produkzioa: El Mortero, Pabellón 6.
ESTREINALDIA Arriaga Antzokian
"LA BODA DE OTROS (DON´T LOOK BACK IN ANGER)" (ESTRENALDIA)
Datos del evento
Organizado por
teatroarriaga.eus
Donde
Arriaga Antzokia
Cuando
09/01/2025
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.