Kultur labea: Errenteriako kultur laborategia

Kultur labea: Errenteriako kultur laborategia

Datos del evento

Organizado por

herribizia.errenteria.eus/

Cuando

Del 08/04/2020 al 30/06/2020

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Errenteriako Udalak ‘Kultur labea’ proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen. ‘Kultur labea’ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak,eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri Bizia udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat, herribizia. errenteria. eus/labea orrian. Bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatuko da. Astelehenetik ostiralera, 18:00etan, artista errenteriar batek etxean grabatutako pieza bat eskainiko da. Lehendabiziko saioa apirilaren 9an izango da, Eneko Gil dantzari eta koreografoaren eskutik. Ostiralean, Idoia Hernandez pianistaren eta Oscar Manso olerkari eta musikariaren txanda izango da eta astelehean, berriz, Sihara Nuño eta Jose Manuel Uria idazleena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento