"Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa: hizkuntzaren ikerketa gaur egun"

"Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa: hizkuntzaren ikerketa gaur egun"

Datos del evento

Organizado por

ueu.eus

Donde

Katakrak Liburuak

Cuando

27/06/2024

Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bi urtez behin egiten dira, UEUko Hizkuntzalaritza Sailak antolatuta. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta izenburu hauxe izango du: Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa: hizkuntzaren ikerketa gaur egun. Gainerako topaketa bakoiti guztiek bezala, oraingo honek ere plaza bat eskaini nahi die hizkuntza aztergai dutenei beren lanak jendaurrean aurkezteko. Hizkuntza ikergai dugunok heterogeneoak gara formazioz, eta asko ditugu lan- eta ikerketa-eremuak: hizkuntzalaritza orokorra, filologia, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia, terminologia, itzulpengintza… Arlo horietako guztietako ikertzaileak biltzea da topaketa honen helburua, elkarri kontatzeko, besteak beste, zertan ari garen, zein proiektu darabilgun esku artean edota zein tesi lantzen ari diren hizkuntza-zientzietako doktoregaiak. Borja Ariztimuño ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari: Zer egin, nola jokatu aurkikuntza filologiko (ustez) handien aurrean? Ondoren, hogei bat parte-hartzailek komunikazioak aurkeztuko dituzte, hiru saiotan banatuta. Topaketa hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du. HELBURUAK- Euskal hizkuntzalarien gaur egungo lanen ikuspegi orokorra jasotzea.
- Hizkuntza ikergai duten askotariko arloetako ikertzaileak biltzea. NORI ZUZENDUTAHizkuntza ikergai duten ikertzaileak, doktoregaiak, ikasleak, irakasleak eta, oro har, hizkuntzaren inguruan interesa duen edonor. MATRIKULA-EPEA- Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
- Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 24a

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento