"La energía que cambia Europa"

"La energía que cambia Europa"

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

San Telmo Museoa

Cuando

12/09/2024

Energia non, nola eta nork ekoizten duen eta non, nola eta nork kontsumitzen duen aztertzean, gizarte jakin baten argazkia lortzen da. Europak bere argazki propioa ikusi du, eta erabaki du ez zaiola gustatzen, aldatu egin nahi duela, jasangarritasuna, berrindustrializazio berdea eta autonomia estrategikoa txertatzeko eta munduan lidergoa bultzatzeko. Erronka horri buruz hitz egiteko, Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari buruz antolatutako Agora K2050 hitzaldi-zikloak gaian aditu Fernando Ferrando gonbidatu du hurrengo saiora. Cristina Mongeren dinamizazioarekin, Europan gertatzen ari dena ulertarazten saiatuko da, arlo horretan agertzen diren aurrerapenak eta zailtasunak azalduta. Fernando Ferrando ingeniaria, ekonomialaria eta Fundación Renovables fundazioko presidentea da.
Cristina Monge analista politikoa eta trantsizio ekologikorako gobernantzaren ikertzailea da, eta Agora K2050 saioen dinamizatzailea. Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento