UPV-EHUko Gradua: "Ikus-entzunezko Komunikazioa"

UPV-EHUko Gradua: "Ikus-entzunezko Komunikazioa"

Datos del evento

Organizado por

UPV-EHU

Donde

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Cuando

Del 07/09/2020 al 09/07/2021

2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia--Hedabidea da mezua, Marshall McLuhan komunikazioaren teorikoaren sententzia ezaguna seguruenik ez da inoiz izan hain esanguratsua. Ikusentzunezko komunikazioa azkarren aldatzen ari den arloetako bat da eta horregatik da hain beharrezkoa ikus-entzunezkoen arloko profesional gaitu eta trebatuak egotea. Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (internet, telebista, irrati digitala eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste). Bestalde, Ikusizkoen Ikasketetan edo Multimedia Produkzioa eta Errealizazioan espezializatu ahal izango zara, aukeratzen duzun aipamen edo ibilbidearen arabera. Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, bideo ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, ikusentzunezko komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento