"Lingua Nabajorum" (online)

"Lingua Nabajorum" (online)

Datos del evento

Organizado por

Tartean Teatroa

Cuando

Del 16/03/2020 al 30/06/2020

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte. Hain zuzen ere, Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu:LINGUA NABAJORUMBi aktoreren arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. "Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere. ” diote pertsonaia zoro hauek “Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula". Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute. - Ikusi Lingua Nabajorum antzezlana, osorik
- Antzezlanaren testuaGainerako antzezlanen saioak esteka honetan daude ikusgai.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento