SMC - Musika Aretoak Kalean 2024

SMC - Musika Aretoak Kalean 2024

Datos del evento

Organizado por

www.pamplonaescultura.es

Donde

El Bosquecillo

Cuando

Del 31/07/2024 al 18/09/2024

Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, SMC: Musika Aretoak Kalean programa antolatu du aurten ere, Basotxoan eskainiko diren atari zabaleko kontzertuekin, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuituari balioa emateko eta hura babestu aldera. Aurten, Tuterak, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izango dira, uztailaren 31tik irailaren 18ra, 20:00etan. Neskatasuna izango da eszenatokira igoko den lehen taldea, eta, ondoren, NX, Airu, No Sanctuary, Mourn, The Parrockos eta Ezpalak etorriko dira, baita La Topadora, Cobardes eta Marla ere. Zikloa orotariko publikoari zuzenduta dago, taldeen estiloak askotarikoak baitira: punk-rocka, dreampop-indiea, hermetick punka, indie-rocka, rock & rolla eta abar. Ekimenean parte hartzen duten aretoak Garazi, Terminal, Zentral, Krawill, Txintxarri, Toki Leza eta Canalla dira, baita La Guarrida (Tutera), Errota (Erronkari) eta Txokoto (Elizondo) ere. MUSIKA ARETOAK KALEAN. BASOTXO KALEA. ASTEAZKENETAN. 20:00. Sarrerak doan. Kontzertuak atari zabalean, Iruñeko eta Nafarroako beste herri batzuetako musika aretoen eskutik. *Uztailak 31Neskatasuna,Garazi-ren eskutikPunk – rocka*Abuztuak 7NX,Terminal-en eskutikPunka – rocka – metala*Abuztuak 14Airu,Zentral-en eskutikDreampop – indiea*Abuztuak 21No Sanctuary,Krawill-en eskutikHermetick punka*Irailak 4Mourn,Txintxarri-ren eskutikIndie rocka*Irailak 11The Parrockos,Toki Leza-ren eskutikRock n rolla*Irailak 18Ezpalak,Canalla-ren eskutikRock alternatiboaBESTE HERRIETAN*Uztailak 26La Topadora,La Guarrida-ren eskutikTutera (La Higuera kalea)Funka, punka, reggae, rocka, ska*Abuztuak 3Cobardes,Errota-ren eskutikErronkari (Errota plaza)Rock*Abuztuak 14Marla,Txokoto-ren eskutikElizondo (Txokoto zubia)Egile musika. Indiea, pop, rocka

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento