Alkarregaz 2020: "80's Last Christmas Party"

Alkarregaz 2020: "80's Last Christmas Party"

Datos del evento

Organizado por

bizkaiaarena.bilbaoexhibitioncentre.com

Donde

BEC. Bilbao Exhibition Centre

Cuando

19/12/2020

Alkarregaz zikloaren bitartez zuzeneko ikuskizunak Bizkaia Arenara bueltatuko dira. Publikoa eserita egongo da eta edukiera 600 lagunetara murriztuta egongo da. Segurtasuna, kalitatezko zerbitzu erosoa eta kalitatezko egitarau anitza izango dira zikloaren ezaugarri nagusiak. Abenduaren 19an "80's Last Christmas Party" ospatuko da: gure bizitza markatu duten Gabonak oroitzeko emanaldia, opariak Wham, Madonna edo Nacha Popen erritmora jasotzen genituenekoa. Poparen urrezko hamarkada ospatuko dugu Rock & Roll Star-en kontzertuarekin: talde honek gure musikako arrakasta handienak errepasatuko ditu Manuel Españak (La Guardia), Javier Ojedak (Danza Invisible) eta Javier Andreuk (La Frontera) abeslari gisa dihardutela. 80ko hamarkadako musikan espezializatutako DJrik onenak ere hilaren 19ko festa honetan izango dira, 2020 beltz honi agur esan eta "etorkizunerako itzulerari" hasiera emateko. 19:30: Ateen irekiera
21:00: DJak
21:30: Rock and Roll Star

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento