Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak lehen fasea larunbatean amaitu zen. Azpeitian, egun horretan, txapelketaren azken final-zortzirena jokatu zen. Bertan, Aitor Tatiegi Loidi, Asier Azpiroz Iztueta, German Urteaga Garmendia, Haizea Arana Cardenal, Maialen Akizu Bidegain eta Maider Arregi Markuleta aritu ziren, eta guztien artean, onena, Maider Arregi Markuleta izan zen.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatu da final-laurdenetara. Aurreko faseko saioak amaituta, final-zortzirenetako sailkapen orokorra ere osatu da, baita final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ere.
Zerrenda hori jakin nahi baduzue, egin klik hemen.
Urriaren 19an izango du txapelketak jarraipena Eibarren egingo den saioarekin.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final-laurdenei begira

Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.