Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

Datos del evento

Organizado por

Baluarte

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

05/06/2020

14. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'Teresa Catalánen partitura sinfoniko bat estreinatzea sekulako gertakaria da gure orkestrarentzat. Soinu-efektuen eta testura-jokoen esploratzaile nekagaitza, adierazpenik finenaren zerbitzuan ari da beti; sakon ezagutzen du orkestra, eta nortasun ausarta eta bitxia erakusten du bere lan guztietan. Horregatik dago Espainiako musika-konposizioaren abangoardiarik interesgarrienean. María Antonia Rodríguez txirula-bakarlari asturiarrak gure konpositorearen partitura bat estreinatu zuen duela hogei urte jada, eta El canto de Atenea biziberrituko du. Iruñeko Orfeoiak emanen dio akabera denboraldiari, Pucciniren lan bitxi eta goiztiar bat abestuta, hots, Messa a quattro voci edo Messa di Gloria, bere etorkizuneko operen berismoa iragartzen duena, bai eta orkestraren erabilera bikaina eta koru-pasarteen tratamendu bitxia ere. PROGRAMAI. AtalaTeresa CatalánAtenearen kantuaBaluarte Fundazioaren enkarguz. Erabateko estreinaldiaII. AtalaGiacomo PucciniMessa a quattro voci, “Messa di Gloria”PROTAGONISTAK- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- Iruñeko Orfeoia - Zuzendaria: Igor Ijurra
- Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
- Bakarlariak: Alessandro Scotto di Luzio, tenorra / José Antonio López, baritonoa

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento