Kultura plazara! 2024: "Arti-ilusio"

Kultura plazara! 2024: "Arti-ilusio"

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Santa Maria Plaza (Gasteiz)

Cuando

02/07/2024

Kultura Plazara! 2024 egitarauaren barne.

Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duen itxura fantastikoko makina handi bat. Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Haren adina eta osasun egoera delikatua gorabehera, Greta ustekabekoa da; bitxia, apetatsua, fantasia zalea…Eta makina, beraren liburuen fantasia birsortzeko jostailu handia bezalakoa da, eta Pina, zaintzailea, bere istorioen eta pertsonaien artean korapilatzen du. Makinak Gretaren gustuaren araberako fantasiazko egoerak sortzen ditu… Literaturako pertsonaia misteriotsu eta unibertsalak, Mila eta bat gauetako lanpara zoragarriak, eta munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko agertokiak dira. “Artilusio”, pertsonaiekin eta bere makinarekin, liburuak eta irakurketak irudikatzen duten horretan zentratzen da: lekuz aldatzea, bidaiatzea, urruntzea norberaren barrua aurkitzeko… Eta adinekoak zaintzearen garrantzia ere erakusten digu.

Markeliñe  konpainiak Leioako Umore Azokan estreinatu berri duen ikuskizunarekin egingo digu bisita.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento