Arrigorriagako Madalenak 2024

Arrigorriagako Madalenak 2024

Datos del evento

Organizado por

arrigorriaga.eus

Cuando

Del 19/07/2024 al 25/07/2024

2024ko Arrigorriagako jaiak uztailaren 19tik 25era bitartean ospatuko dituzte. Udalerriko plazak eta kaleak berriro kulturaz eta giro herrikoiaz betetzeko aspaldi hasi zen lanean Jai Batzordea. Uztailaren 19tik 25era izango diren Madalenen egitarauaren diseinua martxan dela, jaiak girotuko dituzten kontzertuen musika taldeak zehaztu dituzte jada:Uztailak 19, ostirala:- PURO RELAJO
- AKERBELTZ (erromeria)
- Kontzertuak txosnetan: ERDOIL, GANIBET, FETITXEUztailak 20, larunbata:- OSTRICH WEDDING
- SU TA GAR
- LEHIAN (erromeria)Uztailak 21, igandea:- PIANO KONTZERTUA
- Kale kontzertuak: PATÉ DE RATA, GARENA
- VERBENA VULKANOUztailak 22, astelehena:- Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
- BERANDUEGI (erromeria)Uztailak 23, asteartea:- Txosnetan: bertsio gauaUztailak 24, asteazkena:- GALIMATIAS (musika afrikarra)
- ONE LOVE (Bob Marleyri tributua)
- Kontzertuak txosnetan: EMPIRE OF DISEASE, SILITIA, GAUTEGUN ERROMERIA
- DJ MARKELINUztailak 25, osteguna- KANTATUAZ (Arrigorriagako taldea)Kale antzerkia eta dantza nagusi MadalenetanArrigorriagako Jai Batzordeak lanean jarraitzen du buru belarri. Uztailaren 19tik 25era izango diren Madalenen egitarauaren diseinuarekin aurrera doa, eta jada argitaratutako kontzertuez eta umeentzako ekintzez gain, jaietan nagusi izango diren kale antzerki- eta dantza- eskaintza ere prest dute:Uztailak 21:19:00 “Otempodiz” (ERTZA), kale-dantza. Joan XXIII. aren plazan.
20:00 Euskal dantzak (Aritz Berri). Udaletxeko plazan.
Uztailak 22:19:30 XXXIV Folklore jaialdia: Boliviako “Manuel Acosta” ballet folkloriko nazionala, “Lumumba” talde folkloriko nazionala eta Andra Mari dantza taldea. Kantxa urdinean.
Uztailak 23:19:00 “LJ75” (Barsanti), kale-antzerkia. Joan XXIII. aren plazan.
Uztailak 24:19:00 “Dale, Ramón” (Trapu zaharra), kale-antzerkia. Joan XXIII. aren plazan.
19:30 Dantza-plaza erromeria (Patxi Pérez eta konpainia). Udaletxeko plazan.
Uztailak 25:22:00 Jai bukaera: “Aiurri”. Udaletxeko plazan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento