Iudigileak 2024: Ania Saénz de Buruagaren erakusketa

Iudigileak 2024: Ania Saénz de Buruagaren erakusketa

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

El Pilar Gizarte Etxea

Cuando

Del 01/10/2024 al 15/10/2024

2024ko urria eta abendua bitartean egiten den  IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Ania Saénz de Buruaga artistak bere obraren aukeraketa bat erakutsiko du Pilarreko GEan abenduaren hasieran. Ania Sáenz de Buruaga Fernández de Gobeo (Gasteiz, 1988) Publizitatean eta RRPPn lizentziaduna EHUn, Batxilergo Artistikoa. 

Ikasketa formalaren ikuspegi kapitalistari esker, eta, unibertsitatean egonda, horrek sortu zion gatazkari esker, deskubritu zuen bilatu behar zuela bere ezagutza beste moduetaz erabiltzeko era, eta horrela iritsi zen Setem Hego Haizeara. Bertan, boluntaria izanik, gizarte-borroka eta -mugimendu desberdinak ezagutzeko aukera izan du eta bere lanaren zentzuak eta komunikazioak, marketing-ak, diseinua, ilustrazioak gizartea eraldatzeko duten boterea ziurtatu du. Horregatik eta horri esker, bere ilustrazio eta diseinu-lan guztiak, hainbat eremutako Hirugarren Sektoreko erakundeekin batera egin ditu. Oso zorionekoa sentitzen da, berarentzat oso inportantea delako norekin edo norentzat egin lan.



"Ikasteko, desikasteko, negar egiteko, barre egiteko, beldurrei aurre egiteko, barrukoa ulertzen saiatzeko, besteen ikuspuntuak, bizipenak. . . ezagutzeko, mundutik ihes egiteko, ilobekin denbora pasatzeko, lagunekin komentatzeko, gozatzeko… Horretarako guztiarako liburuak.

 

Horrexegatik, hona hemen omenalditxo bat, liburuei, liburuak idazten dituztenei, liburuek oparitzen dizkiguten momentutxoei. . .

Irakurketaren plazerari!"

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento