“Soy feminista; me avergonzaría de no serlo, porque creo que toda mujer que piensa debe sentir el deseo de colaborar, como persona, en la obra total de la cultura humana. ”MAEZTU, M. “Lo único que pedimos” La mujer moderna lanean, 1920, 169. orr.
Emakumeen historia XX. mendeko Euskal Herrian aurrerapauso eta atzerapausoz beteta egon da. Garai hartan emakumeak gizartean, lan munduan, esparru juridikoan eta politikan ezagututako egoera hauskorra gizartea astindu zuten aldaketa politikoekin oso lotuta egon zen. Emakumearen egoeraren eboluzio historikoa gizarteak, politikak edota erlijioak ezarri nahi izan zituzten emakume “ereduen” eta emakume eta gizonezko batzuk “eredu” horri aurkeztutako oposizioaren arteko lehian ikusi daiteke.
XX. mendearen hasierako berdintasunaren aldeko aldarrikapenek II. Errepublika garaian emakumearen eskubideen onarpena ekarri zuten. Frankismoaren “negu luzeak” ordea, eskubideen galera ekarri zuten, eta ez bakarrik emakumeentzat. Diktadorea hil ostean, demokraziaren ezarpena berdintasunerantz bide luze baten hasiera izan zen, gaur egunean ere oraindik egiten ari garen bidea.
Argazkia: Emakumeak M. Iradier kalean paseatzen (Vitoria-Gasteiz, 1930 inguruan)
Iturria: AMVG/VGUA, F. C. Yanguas F. , 1930 inguruan.
"Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Hegoalde Gizarte Etxea
Cuando
Del 02/10/2024 al 31/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.