Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, LUMAfest! Gipuzkoako gazte literaturaren eta gazte sorkuntzaren jaialdia antolatu du, irailaren 12, 13 eta 14an, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Lehenengo urratsak pandemia garai bete-betean eman zituen jaialdiak, edukiera murriztuta, eta hasieratik lortu zuen aretoa betetzea. Edizio honetan idazle kopurua iaz halako bi da, eta, gainera, Iria eta Selene izango dira berriz ere gure artean; lehenengo edizioa haiek ireki zuten eta liburu berria plazaratu dute oraindik orain. Euskarazko gazte literaturaren aldeko apustu garbia eginez, ostegunean bertan, ELKAR argitaletxeak bi lan berri aurkeztuko ditu: Amancay Gaztañagarena (Martin Martina, 39 lore) eta Urtzi Leonetena (Herri margotua, Patxi Bakallu). Saioa 19:15ean izango da. Amancay Gaztañagak, gainera, saia emango die mikrokontakizunen lehiaketaren bi irabazleei, eta bi idazleek liburuak sinatuko dituzte. Ostiralean, hilak 13, Iria G. Parente eta Selene M idazleek parte hartuko dute berriro; gazteei zuzendutako hogei liburu baino gehiago idatzi dituzte elkarrekin. Beren istorioen bidez, genero eta pertsonaia berriak esploratzen dituzte, eta aniztasunaren eta LGTBIQ+ eskubideen inguruko gaiak jorratzen dituzte. 17:00etan, liburuak sinatzen hasiko dira, eta 18:00etan, argitaratu berri duten eleberria aurkeztuko dute. Idazleek gonbidatu gisa parte hartu zuten jaialdiaren lehen edizioan, eta iaz idazketa tailer bat eskaini zuten. Halaber, ostiralean, 19:15ean, Nando López Filologia Hispanikoko doktore den nobelagile eta dramaturgoaren txanda izango da. Gazteentzako liburuak idazten ditu eta, gainera, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle izana da. Algo más que sexo eleberria aurkeztuko du, gazteek gaur egun bizi dituzten benetako arazoei buruzko asmo handiko trilogiaren lehen alea. Nando Lópezek gaztelaniazko mikrokontakizunen lehiaketaren bi irabazleei emango die saria, eta liburuak sinatuko ditu. Edizio honetako apustu nagusia Megan Maxwell izango da, eta Sandra Miró idazlearekin solasean arituko da; ama-alabak aurrez aurre izango ditugu. Izan ere, belaunaldi erreleboa dator genero erromantikoan, zeina goraka baitoa gazteentzako literaturaren esparruan. Bataren eta bestearen irakurleak zerk bereizten dituzten eta zerk lotzen dituzten aztertuko dute, belaunaldi desberdinek nola irakurtzen eta idazten duten, alegia. Aurreneko aldia dute biek Gipuzkoan, eta azalduko dute nola hurbiltzen diren gazteak literatura erromantikora, zer angelutatik eta zer ikuspegi eta perspektibarekin. 17:00etan liburuak sinatuko dituzte eta 18:00etan hitzaldi bat eskainiko dute, azken argitalpenei buruz hitz egiteko: Libre como el viento, Las guerreras Maxwell 9 eta Tú eres mi persona. Jaialdia amaitzeko, Costa Alcalá Georgia Costa eta Fernando Alcalá idazleek osatutako bikotea izango dugu. 15 eleberri baino gehiago argitaratu dituzte, era guztietako irakurleei zuzenduak (haurrak, middle grade direlakoak, gazteak edo helduak). Jaialdian fantasiazko trilogia baten lehen liburua -Tejesombras, Los hijos del Errante- izango dute aztergai, eta idazteko erabiltzen dituzten trikimailuak eta sortzen dituzten mundu konplexuak azalduko dituzte. Aurreko bi edizioetan bezala, aurten ere mikrokontakizunen lehiaketa bat egingo da. Gazteek literatura jardueretan parte har dezaten sustatzea da lehiaketaren helburua, literaturarekiko eta idazketa sortzailearekiko interesa piztuz. Sariak ostegunean (euskarazkoak) eta ostiralean (gaztelaniazkoak) emango dira, saioen ondoren, eta bi kategorietako epaimahaietako Amancay Gaztañaga eta Nando López idazleek emango dituzte. LUMAFest! jaialdia Koldo Mitxelena Kulturunean izango da, Donostiako Alde Zaharrean dagoen Santa Teresa komentuan. 2024 LUMAFest! PROGRAMAIrailak 12, osteguna:KMK (Santa Teresa komentuko klaustroa). Euskaraz- 18:00-19:00. KATIXA AGUIRRE, UXUE ALBERDI; KARLOS ARETXABALETA.
- 19:15-20:15. AMANCAY GAZTAÑAGA, URTZI LEONET; YLENIA BENITO.
- 20:15-20:30. EUSKARAZKO MIKROIPUINEN LEHIAKETAKO LEHENENGO ETA BIGARREN SARIAK BANATUKO DIRA
- 20:30-21:00. FANDOM GUNEA: LIBURUAK SINATZEAIrailak 13, ostirala:KMK (Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoa). Gaztelaniaz- 17:00-18:00. IRIA G. PARENTE ETA SELENE M. PASCUAL IDAZLEEK LIBURUAK SINATUKO DITUZTE
- 18:00-19:00. IRIA G. PARENTE, SELENE M. PASCUAL.
- 19:15-20:15. NANDO LÓPEZ.
- 20:15-20:30. GAZTELANIAZKO MIKROIPUINEN LEHIAKETAKO LEHENENGO ETA BIGARREN SARIAK BANATUKO DIRA
- 20:30-21:00. NANDO LÓPEZEK LIBURUAK SINATUKO DITUIrailak 14, larunbata:KMK (Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoa). Gaztelaniaz- 17:00-18:00. MEGAN MAXWELL ETA SANDRA MIRÓ IDAZLEEK LIBURUAK SINATUKO DITUZTE
- 18:00-19:00. MEGAN MAXWELL, SANDRA MIRÓ.
- 19:15-20:15. COSTA ALCALÁ.
- 20:15-21:00. COSTA ALCALÁ BIKOTEAK LIBURUAK SINATUKO DITU
LUMAfest! 2024 - Gazte literatura eta sorkuntza jaialdia
Datos del evento
Organizado por
gipuzkoakultura.eus
Donde
KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Cuando
Del 12/09/2024 al 14/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.