Kultura Plazara 2024 Tolosan: egitaraua

Kultura Plazara 2024 Tolosan: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

udala.tolosa.eus

Donde

Zumardiaundia

Cuando

Del 27/09/2024 al 29/09/2024

Udari itxiera emango dio aurten Kultura Plazara jaialdi nagusiak. Uztailean beharrean, iraila amaieran ospatuko da, 27tik 29ra. Lekua ere ezberdina izango da: Zumardiatxikiaren ordez, Zumardiaundian izango da. Hiruna emanaldi izango dira lehen bi egunetan: ostiralean, Amaia Elizaran tolosarraren dantza ikuskizuna eta Janus Lester eta Belako taldeen kontzertuak; larunbatean, berriz, Alurr dantza taldeak ‘Zamaltzain’ ikuskizuna eskainiko du eta iluntzean, Mikel Urdangarin eta Mugan arituko dira. Igandean, Tolosaldeko sortzaileen azokak itxiko du jaialdia. Azokan artea, arropak, serigrafia, pinturak, bitxiak edota bestelako lanak sortzen dituzten ekoizleek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko deialdia zabalik da, eta interesatuek mezua bidali beharko dute kultura@tolosa. eus helbidera, honako datuak adieraziz: izen-abizenak, ekoizten duenaren inguruko xehetasunak, harremanetarako telefono zenbaki eta helbide elektronikoa, sare sozialak eta sortzen dituen lanen argazki pare bat. Uztailaren 15a izango da izena emateko azken eguna. Egitaraua:Irailak 27, ostirala- 19:30. Dantza ikuskizuna: Amaia Elizaran eta Neønymus musikaria- 20:00. Kontzertua: Janus Lester- 22:30. Kontzertua: BelakoIrailak 28, larunbata- 13:00. Dantza: Alurr- 20:00. Kontzertua: Mikel Urdangarin- 22:30. Kontzertua: MuganIrailak 29, igandea- 11:00etatik aurrera. Tolosaldeko sortzaileen azoka. Produktuak: artea, arropa, serigrafia, pintura, bitxiak… Izen ematea uztailaren 15era arte, kultura@tolosa. eus helbidera idatzita. Informazio guztia: https://kulturaplazara. eus/

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento