Jazzaldia 2024: Eddie Henderson & Steve Davis Quintet

Jazzaldia 2024: Eddie Henderson & Steve Davis Quintet

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Frigo gunea

Cuando

24/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Eddie Henderson (tronpeta), Steve Davis (tronboia), Will Barry (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)Eddie Henderson & Steve Davis Quintetek, musikari handiez osatutako boskote honek, Hard Boparen urrezko arora bidaiatzeko aukera eskaintzen digute; izan ere, kideen artean urte haietako musikaren benetako protagonistak daude. Mugimendu honek suposatu zuenaren isla dira, garaiko klasikoak eta hard bopper bat izan zen eta izaten jarraitzen duen Hendersonen konposizio propioak biltzen dituen errepertorioarekin. Eddie Henderson Jazz tronpetista originalenetakoa da. 80 urte baino gehiagorekin, bere talentu musikalaren gailurrean mantentzen da, eta Jazzaren historiako tronpetista onenen mailan jarraitzen du musika ekoizten. 70eko hamarkadaren hasieran zabaldu zen bere ospea mundu mailan, Herbie Hancocken Mwandishi taldearekin egindako lanarekin. Harrezkero, hainbat musikarirekin jo du, tartean Art Blakey, Elvin Jones, Johnny Griffin, Slide Hampton, McCoy Tyner, Benny Golson, Max Roach, Jackie McClean, Dexter Gordon, Roy Haynes eta Joe Hendersonekin. Henderson New Yorken jaio zen 1940an. Charioteersekin abesten zuen aitak, eta amak, berriz, Harlemgo Cotton Cluben dantzatzen zuen. Louis Armstrongek 9 urterekin eman zizkion Eddieri aurreneko tronpeta klaseak. 1956an, Miles Davis Henderson familiaren etxean zen Black Hawk Jazz Clubean ari zenean Eddie. Milesek, bere "Sketches of Spain" ospetsuak interpretatzeko Eddiek erakutsitako trebetasunaren aurrean txundituta, berezkoa zuen originaltasuna bilatzera animatu zuen. Steve Davis, "Stevie-D" izenez ere ezaguna -Jackie McLean zenduak jarri zion goitizena- 1967an jaio zen Worcesterren (Massachusetts), Binghamtonen (New York) hazi zen, eta 1989an Hartt School-eko Jackie McLean Institutuan graduatu zen. McLeanen orientazio eta gomendioei esker, Art Blakeyrekin New Yorken bere lehen emanaldi bikaina egitea lortu zuen Davisek. 1998an, Stevek TDWR (Rising Star) irabazi zuen eta ondoren The JJAk Urteko Tronboi Jotzaile izendatu zuen (2010-2013). Tronboiaren egungo ordezkari nagusietakoen artean kokatua, bere estilo liriko eta gogorragatik nabarmentzen da. Davisek 20 disko argitaratu ditu, tartean, Think Ahead (2017), Say When (2015), For Real & Gettin' It Done (2014), bere betiko musikari lagun Larry Willis, Nat Reeves eta Billy Williamsekin; Abraham Burton eta Mike DiRubbo saxofonistekin; Josh Bruneau tronpetistarekin…Tronbonista handi honek 100 grabazio baino gehiagotan parte hartu du musikari gailenekin: Chick Corea, Freddie Hubbard, Horace Silver, Cedar Walton, Hank Jones…

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento