Hitzaldia Medikuntza erregeneratiboari buruzko hitzaldia
Hitzaldia Biofisika Institutuko bi ikerlarik eskaini dute 2025·12·16
Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek hitzaldi berezia jaso dute Biofisika Institutuko ikertzaileen eskutik. Zehazki, Ion Andreu, Ikerbasque Research Fellow eta Cell and Tissue Mechanobiology arloko ikertzaile nagusia eta Maddi Garcia, Doktoretzako ikaslea izan dira Mondragon Unibertsitateko ikasgeletara joan direnak.
Hitzaldia Advanced Techniques in Tissue Engineering and Regenerative Medicine irakasgaiaren esparruan egin da, eta ehun-ingeniaritzaren eta mekanobiologiaren arloan duten esperientzia eta ikuspegia partekatzeko aukera eman die ikertzaileei. Irakasgai hau Masterreko Produktu sanitarioaren garapen eta fabrikazio ibilbidearen parte da.
Maddik Teknologia Biomedikoetako Masterra ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta orain ikerketaren arloan lehen pausoak ematen ari da Biofisika Institututuaren eskutik.
Medikuntza erregeneratiboari buruzko hitzaldia

Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.