Grafiaz Betea 2024-2025: "Tipografia"

Grafiaz Betea 2024-2025: "Tipografia"

Datos del evento

Organizado por

www.kulturaz.eus

Cuando

26/09/2024

"Grafiaz Betea ekimenaren hirugarren edizio dugu hau, eta urtero bezala 6 grafia desberdin landuko dira. Edizio honen lehenengo saioa tipografiaren ingurukoa izango da, eta Jose Luis Blanco zumaiarrak eskainiko du. Irudia tresna potentea da, izugarri indartsua, eta irudiaren ahalaz gogoeta egitea tokatzen zaigu, baina baita irudiaren azalaz ere: nola egiten da irudi bat, nola eraikitzen, nola irakurtzen, zer ikusten dugu hor. . . Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu irudiz, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, giro onean, eskura ditugun hainbat eta hainbat grafia erabilita. Ikasturte bakoitzean sei saio egingo ditugu, eta saio bakoitzean grafia bat hartuko dugu ardatz. Hirugarren ikasturte honetan arte grafikoetatik pixka bat aldendu eta beste grafia batzuk ezagutzera egingo dugu jauzi, mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak ditugulako begiz jota. Eta grafia guztiak izan baitaitezke lanerako iturri". Saioak Dinamoan izango dira, hileko azken ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. - Tipografia
- Kaligrafia
- Pornografia
- Etnografia
- Kartografia
- EguzkigrafiaEdizio berri honetarako bonua esteka honetan eskuragarri dago jada.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento