Arabako Plazetan 2024: "Circanelo"

Arabako Plazetan 2024: "Circanelo"

Datos del evento

Organizado por

kulturaraba.eus

Donde

Kirol-guneko zabaldegia

Cuando

06/09/2024

Arabako Plazetan 2024 zirkuituaren barruan. Circanelo hau da: keinu antzerkia, dantza eta akrobazia; espontaneotasuna, txundidura eta dibertsioa; gogo bizia, samurtasuna eta buru argitasuna. Baliabide ugariko pertsonaia da, eta clown erako erregistro batek babestutako hainbat diziplina konbinatzen ditu artista bati buruzko istorio absurdo bat sortzeko, haren ikuskizuna kosta ahala kosta aurkeztu nahian.

Jendeak lagun egingo dio emozioz, jolasez eta inprobisazioz beteriko  bidaia honetan, eta adi egongo da pailazo honen gatazkei, zeinak ez baitu arazorik bere burua erakusteko, handiengana eta haurrengana iristeko.  Fitxa artistikoa:


- Sorkuntza eta koreografia: Alfredo Pérez Muíño
- Argiztapena: Afonso Castro
- Jantziak: Carmen Pichel
- Irudia eta bideoa: Bethania Cuello, Margherita Morello, Haruhi Kato, José Quiroga

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento