Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan ikastaro aurreratua

Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan ikastaro aurreratua

Datos del evento

Organizado por

www.cristobalbalenciagamuseoa.com

Cuando

Del 01/07/2024 al 05/07/2024

Cristóbal Balenciagaren lanaren alderdi immaterialaren garrantzia azpimarratzeaz gain, eta ezagutza hori modaren profesionalen belaunaldi berrien esku jartzeko asmoz, museoak jostunaren jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaro hau aurkezten du. Ikastaroak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, Parisko Balenciaga Etxean egindako konjunto bati dagokion jaka baten erdia landuko dute. Hain zuzen ere, egun museoaren bildumakoa den 1966ko otsaileko artile urdin eta zurizko zarga gurutzatuko modeloa, eta jostunaren gaitasun tekniko zorrotzaren erakusgarri dena. IRAKASLEA: Javier Martín. DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAKDatak: 2024ko uztailaren 1etik 5era. Ordutegiak: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera. Honakoei zuzendua: Modaren Diseinua, Patroigintza eta/edo Jantzigintzako tituludunak, modaren arloko profesionalak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzaren teknikak sakonago ezagutu nahi dituzten guztiak. Bereziki egokia da aurretik jantzigintzako goi-mailako joskintza-tekniken hastapen-ikastaroa edo/eta ertaina, museoak antolatutakoa, egin dutenentzat. Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroa argitaratzen den egunetik hasi eta maiatzaren 9ra arte (azken hori barne, 14:00). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute, eta modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar dute curriculum vitaean. Motibazio-gutuna ere aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko. Parte-hartzaileen kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta maiatzaaren 13tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak. Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da. Prezioa: 445 euro. Prezio horren barnean daude ariketak egiteko materialak, 55 euroko balioa dutenak. Museoak kit bat izango du parte-hartzaile bakoitzarentzat, behar diren gauzekin: artilezko ehuna, artehuna, galoizko zinta, forrua eta guatina, proposatutako ariketak egiteko beharrezkoak direnak. Bestalde, parte-hartzaileek joskintzako oinarrizko tresnak (artaziak, orratzak, jostorratzak, hariak, marka-harria, etab. ) ekarri beharko dituzte. PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA. Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie. Jardueraren amaieran parte-hartze ziurtagiria emango da. Harremanetarako:
Tel. : 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga. comLaguntzaileak:
KUTXA FUNDAZIOA
ALFA HOGARPROGRAMA

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento