"Goi-mailako joskintzako tekniketan sakontzeko ikastaroak"

"Goi-mailako joskintzako tekniketan sakontzeko ikastaroak"

Datos del evento

Organizado por

cristobalbalenciagamuseoa.com

Donde

Cristobal Balenciaga Museoa

Cuando

Del 01/07/2024 al 12/07/2024

Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu. Formakuntza intentsibo praktikoak, gaitasun handiko profesionalen eskutik, museoan bertan egiten dira, eta Balenciagaren unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Eta, era berean, tresna digitalek online-prestakuntzarako eskaintzen dituzten formula berriak. Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: jantzigintzako joskintza teknikak, fantasiazko joskintza eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Guztira, 200 bat orduko dedikazioarekin. Cristóbal Balenciagaren lanaren jakintza immaterialaren garrantzia azpimarratzeaz gain, eta ezagutza hori modaren profesionalen belaunaldi berrien esku jartzeko asmoz, museoak Balenciaga Etxeko jantzigintzako eta fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko bi ikastaro aurkezten ditu. Jantzigintza-ibilbidea | uztailaren 1etik 5era- Ikastaroak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, Parisko Balenciaga Etxean egindako konjunto bati dagokion jaka baten erdia landuko dute. Hain zuzen ere, egun museoaren bildumakoa den 1966ko otsaileko artile urdin eta zurizko zarga gurutzatuko modeloa, eta jostunaren gaitasun tekniko zorrotzaren erakusgarri dena. - Irakaslea: Javier Martín- Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. - Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00. Guztira, 35 orduko jarduera. - Gaztelaniaz- Informazio gehiago. Fantasia-ibilbidea | uztailaren 8tik 12ra- Prestakuntzak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu Balenciaga Etxeko josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, 1955 urteko eta museoaren bildumako soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza egitea, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate teknika guztiei, hala nola frunzeak egitea, eta organtzak eta guatinak jartzea. Ez da jantzi oso bat egingo; aitzitik, haren zati bat esperimentazio-esparru gisa erabiliko da. - Irakaslea: Javier Martín- Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. - Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00. Guztira, 35 orduko jarduera. - Gaztelaniaz- Informazio gehiago.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento