"Afises: ¿25 urte bidea urratuz Sestao inklusiboago baten alde."
Datos del evento
Organizado por
sestao.eus
Donde
Sestaoko Musika Eskola
Cuando
Del 01/10/2024 al 19/10/2024
25 urte hauetako marrazki artistiko eta kontzientziazio-kartelen erakusketa. "AFISES 1999. urtearen amaieran sortu zen, beraz, 25 urte betetzear gaude. Guztia hasi zen desgaitasuna genuen pertsonek osatutako talde bat bildu eta elkartea sortu genuenean, dibertsitate funtzionala genuenok gure udalerrian egunez egun bizi behar genituen arazoez arduratuta (oztopo arkitektonikoak, lanik eta aisialdirako eskaintzarik eza, etab. ), eta egoera hori neurri batean arintzeko asmoz. Ilusio eta borondate handiarekin, baina ezagutza murritzarekin hasi ginen. Hala ere, urte hauetan emaitza itxaropentsuak bildu ditugu, eta egiteko asko dagoen arren, bidezkoa da aitortzea apurka-apurka bidean aurrera egin dela. Orain, atzera begiratuta, ikusten dugu gure borrokak merezi izan duela, eta gure aldarrikapen asko konponduz joan direla urte hauetan. Lanean jarraitzea espero dugu Erakundeen, gure bazkideen eta 25 urteko lanak merezi izan duela uste duten pertsona guztien laguntzarekin. Izan ere, asko ikasi dugu eta hasierako ilusio bera izaten jarraitzen dugu, gurekin kolaboratu duten guztiei esker. Amaitzeko, gure elkartea ezagutzera animatu nahi zaituztegu. Hemen ondo hartuak izango zarete beti. "
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.