Donostiako Zinemaldia 2024

Donostiako Zinemaldia 2024

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Victoria Eugenia Antzokia

Cuando

Del 20/09/2024 al 28/09/2024

Irailaren 20tik 28ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 72. edizioa egingo du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin. Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain, Klasikoak saila, Italiako polizia-zinemari eskainitako atzerabegirakoa eta Belodromoko emanaldiak ere izango dira. Cate Blanchett aktore eta ekoizleak Donostia Saria jasoko du eta Javier Bardemi iaz jaso ezin izan zuena emango zaio.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento