"Ramón de la Sota eta arkitektura"
Datos del evento
Organizado por
bilbaomuseoa.eus
Donde
Bilboko Arte Eder Museoa
Cuando
09/07/2024
Sota familia. Artea eta mezenasgoa erakusketari lotutaHitzaldia Maite Paliza Monduate Salamancako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradunaren eskutikRamón de la Sota y Llanoren enpresa-ekimenetako bat higiezinen sustapena izan zen. Horretarako, lankidetzan jardun zuen hiru arkitekto bizkaitarrekin –Gregorio de Ibarreche, Manuel María Smith eta Ricardo Bastida–, baita F. Chatterton, W. E. Couch eta F. Lindus Forge britainiarrekin ere. Garai hartako araudiak debekatu egiten zuen atzerritarrek gure herrian proiektuak egitea, eta, hala, benetako trazatzaileen nortasuna ordezkatu behar izan zuten haren konfiantzazko teknikariek, debekua saihestu eta eraikuntza baimenak lortzeko. Sustapen batzuk aipagarriak dira goiztiarrak izan zirelako, aitzindariak Bizkaian, nolabaiteko abangoardismoaren ikur. Hala, Ibaigane jauregia (1897), esaterako, euskal arkitektura erregionalistaren lehen erakusgarrietakoa da; eta Ramón de la Sotaren udako egoitza (1907), Getxon kokatua, ingeles estiloko lehenengoetakoa. Higiezin horiek enpresaburuaren zenbait ezaugarri igartzeko bidea ematen dute, hala nola ideologia abertzalea, Ingalaterrarekiko zuen erakarpena eta lotura, eta arkitekturaren arloan sortzen ziren berrikuntzei buruz zuen jakin-min erabatekoa, haren ezaugarri nahiko ezezaguna, orain artean. Hitzaldiak eraikin horiek izango ditu ardatz, nabarmentzekoak baitira, era berean, materialen kalitateagatik eta ondare balio agerikoagatik.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.