"MUNDU KLASIKOTIK ERRENAZIMENDURA: EUROPAKO KULTURAREN ERRENAZIMENDUA ETA ESPLORAZIOEN AROA"

"MUNDU KLASIKOTIK ERRENAZIMENDURA: EUROPAKO KULTURAREN ERRENAZIMENDUA ETA ESPLORAZIOEN AROA"

Datos del evento

Organizado por

oiasso.com

Donde

Oiasso Erromatar Museoa

Cuando

Del 30/09/2024 al 19/12/2024

MUNDU KLASIKOTIK ERRENAZIMENDURA:
EUROPAKO KULTURAREN ERRENAZIMENDUA ETA ESPLORAZIOEN AROAMundu greko-erromatarra, Europako kulturaren une "klasikotzat" hartzen dena, krisi-garai batean bizi izan zen artean eta zientziari dagokionez, pixkanaka Behe Erdi Aroan berreskuratuz joan zena, eta XV. mendean loratu zen Italian. Ikastaroa "Errenazimentuko" eta XVI. mendeko zenbait gairen inguruko ibilbide sakona izango da, ikuspegi historikotik zein itsas arkeologiatik, arkeologia klasikotik eta diziplina anitzeko beste ikuspegi batzuetatik. Gai-zerrenda Errenazimentuko kultura artearen eta arkitekturaren alderdietara hurbiltzen saiatuko da, bai eta garai hartako gatazka politiko eta filosofikoak ere, Europako monarkia-estatuen sorrera, mundu eurozentrikoaren hedapena eta esplorazioak Asiako, Ipar Amerikako eta Hego Amerikako eskualdeetara, ontzigintzak kultura-hedapen eta -eragin horretan guztian izan zuen zeregina ere. Anima zaitez mundu bat berpizkundean ezagutzera!.

ORDUTEGIA AUKERAN- Astelehena:Irailaren 30etik abenduaren 16ra.
Goizetan. 10:30-11:30. Gaztelaniaz / 12:00-13:00 Euskaraz.
Portu-areto gelan. - Asteartea:Urriaren 1etik abenduaren 17ra.
Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara.
Portu-areto gelan. - Osteguna:Urriaren 3tik abenduaren 19ra.
Goizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Tailer-gelan.

Irakaslea: BEÑAT EGUILUZ MIRANDA

Inskripzioak: Oiasso Museoa, 943 63 93 53- Ikastaroaren egiataraua eta izena emateko orria (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento