Efectiviwonder, halaxe deitzen da Sergio Fernández Meléndez El Monaguilloren ikuskizun berria. Marbellako komikoa irratian hasi zen lanean, hainbat liburu argitaratu ditu gerora, eta parte hartu izan du telebistako hainbat saiotan, esaterako El club de la comedian, edo gaur egun El Hormigueron. Efectiviwonder lanean, haurtzarora itzuliko da El Monaguillo, ume-koxkorra zen garaira, eta ordukoa eta oraingoa alderatuko ditu; izan ere, orain kontrakoa esaten badigute ere, orduko hartan ez geunden diagnostikatuta.
Tik tok artean asmatu gabe zela, elkarri harriak tiraka jostatzen ginen. Lagunari burua hautsiz gero, "arratsalde-pasa polita, ezta?” esaten genuen. Eta onena, hari batekin lotutako plastikozko edalontzien bidez komunikatzen ginen. . . . Eta batzuetan, estaldurarik gabe geratzen ginen, hara!
Eta amak, nolakoak ziren orduko amak? Ez zuten zerua irabazita, beren izenean baizik. Ama goizero jaikitzen zen, zerura begiratzen zuen eta esaten zuen: “jauna, eraman nazazu zurekin lehenbailehen”, baina hementxe jarraitzen du. Nahiago zuen Exorzista filmeko umea izatea, ni baino; beldur itzela zien nire bihurrikeriei, pertsona gizenek plastikozko aulkiei baino gehiago.
El Monaguillok ikuskizuna ikustera animatzen gaitu, baietz barre egin! Gaurko gazteek beste era batera esango lukete: "etor hadi, txo, mundiala dunk eta, me’ezi dink. . . "Egilea eta zuzendaritza: Sergio Fernández Meléndez, El Monaguillo
Jaietako ataria
Iraupena: 80 minutu
El Monaguillo: "Efectiviwonder"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Gasteizko Principal Antzokia
Cuando
01/08/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.