"Mirande, film bat egiteko zirriborroa"

"Mirande, film bat egiteko zirriborroa"

Datos del evento

Organizado por

EKE

Donde

Baltsan

Cuando

02/05/2024

"XX. mendearen erdialdean, euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela erakutsi zuen Jon Miranderek bere prosarekin. Denek aitortzen diote garrantzia. Alabaina, tabua izaten jarraitzen du. Mirande arrazista, pedofiloa, nazia, misoginoa eta ezmorala omen zen. Miranderi buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika biziak sortzen dira. Ez dakigu zer egin idazlearekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut, baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena hari hitza ematea litzateke". (Josu Martinez)- Zuzendaritza: Josu Martinez
- Gidoia: Josu Martinez, Miguel Angel Elustondo
- Ekoizpena: LA TENTACIÓN PRODUCCIONES
- Argazkilaritza: Hibai Castro
- Muntaia: Amaia Merino
- Musika: Joserra Semperena
- Iraupena: 69 m
- Idioma: Euskera, frantzesa. Azpitituluak erderaz. JOSU MARTÍNEZ

Film luze dokumental hauek idatzi, zuzendu ditu: Itsasoaren alaba (2009); Sagarren denbora (2010); Debekatuta dago Oroitzea (2010), Gure sor lekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018), Gainera, Barrura begiratzeko leihoak (2012) eta Paperezko hegoak (2021) filmen zuzendarietako bat ere izan da. Halaber, Ama (2018, Kimuak katalogoan bildua) eta Anti (2019) film laburrak zuzendu ditu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento