Irun Zuzenean Festibala 2024: Bulego + Nogen + Rulo y la Contrabanda + Sexy Zebras...

Irun Zuzenean Festibala 2024: Bulego + Nogen + Rulo y la Contrabanda + Sexy Zebras...

Datos del evento

Organizado por

irun.org

Donde

FICOBA

Cuando

Del 27/09/2024 al 28/09/2024

Pop eta indie-rock estiloetako izenik arrakastatsuenak Irunera iritsiko dira irailean. Hala iragarri dute Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak eta Sergio Javier Gazteriakoak, jaialdiaren ohiko agertoki den Ficoban egindako prentsaurrekoan. Aurten irailaren 27an eta 28an izango den Irun Zuzenean Festibala-ren VIII. edizioaren kartel osoaren berri eman dute bertan. Tokiko eta Espainiako artistek eta musika-taldeek osatutako «luxuzko kartel» bat izango da: Bulego, Rulo y la contrabanda, Nogen eta Sexy Zebras kartelburu, rockaren eta indiearen alde egiten jarraitzen duen apustu batean, eta gora egiten ari diren artistak ekarrita. Jaialdiak bestelako figurak hartuko ditu, hala nola, Akaleia, Latido, Niña Polaca, Rufus. T Fireflay eta Tiburonas. Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak esan duenez: «Apustu irmoa egiten dugu zuzeneko musikaren alde eta, horren adierazgarri, Irun Zuzenean festibalaren kartel hau: kalitatea eta kantitatea nonahi, ez bakarrik musika-estiloei dagokienez, baita kontzertu bakoitzaren xede den publiko motari erreparatuta ere». Gainera, ordezkariak gaineratu du Irun Zuzenean agertoki ezin hobea dela tokiko artista eta taldeak ezagutzera emateko: «Tokiko artistek eta taldeek itzal handiko taldeekin partekatuko dute oholtza, milaka lagunen aurrean. Dudarik gabe, aukera aparta da duten talentua erakusteko eta beren musika munduaren aurrean erakusteko», adierazi du ordezkariak. Kartela ikuspegi feminista batekin ondu da, eta emakumezko artistak igoko dira oholtzara: «Kartelari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu emakumezko artistek rol protagonista dutela urtero-urtero Irunen, eta ikuspegi horri helduta jarraituko dugu lanean», esan du ordezkariak. Bestalde, Sergio Javier Gazteriako ordezkariak adierazi du musika-jaialdiak egiteko «etengabeko eskaria» egiten dutela Irungo gazteek. «Gazteekiko konpromisoa hitzetatik ekintzetara eramaten dugu. Horregatik, aurten, Kultura arloa eta Gazteria arloa elkarlanean ari gara, gazteen aurrekontuetan hiriko gazteek eskatu dizkiguten proposamenak beteko dituen kartel bat aurkezteko». Biek ala biek programazio honetaz gozatzeko dei egin diete herritarrei, antolakuntza eta publikoaren aldetik «sekulako arrakasta» izango dela uste dute eta, eta «Irun berriz ere musikaren erdigunean jarriko duelako». Sarrerak ekainaren 4an jarriko dira salgaiBi egunetarako abonamenduak eta eguneko sarrerak datorren asteartean (ekainak 4) jarriko dira salgai, eguerdiko 12:00etan, Irun Zuzenean Festibala-renwebgunean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento