"Luz sobre las cosas"

"Luz sobre las cosas"

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

24/10/2024

Guillermo Weickert koreografo, dantzari eta antzezleak "Luz sobre las cosas" sorkuntza eszeniko berria aurkezten du Auditorioan. Argumentu-eskema eta murriztapen arrazional orori uko eginez sortutako proposamen ireki bat da, askatasun formala ahalbidetzen duen eremu oniriko-fantastiko batean kokatua. Dantzako pieza hau sortzailea mugitzen eta hunkitzen duen horri buruzko esperientzia bat da, haren hizkuntza eszenikoari buruzko esperientzia bat, sortzaileak berak azaldutakoaren arabera; eta atmosfera bereziak bilatzeko senari erantzuten dio: atmosfera batzuk zeinak komunikatzen baitute distira baten modura, arrazoiari baino gehiago hel egiten baitiete zentzuei, “edertasuna” erakusten baitute ikusleen gogoan sortzen den mugimendu emozional gisa. “Luz sobre las cosas” lanean ikerketara dei egiten zaigu, baina ez zaigu ematen ez maparik ez argumentu-haririk: kutxa eszenikoaren iluntasunean murgiltzen gara, abentura ezezagunen bila soto ilun batera jaisten diren haurrak bezalaxe. Eta hor ikusten dugu sorkuntzaren errituala. Horretan diharduten eta gurekin dauden artistek egin dezaketen gauza bakarra da hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzea, zerbait berria sortu eta agertu dadin. Orduan, bakoitzak erabakiko du agertzen den horren aurrean makurtu ala ez. Fitxa artistikoa:- Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert
- Konposizio musikala eta soinu-espazioa: Miguel Marín ‘Árbol’
- Interpreteak: Luna Sánchez, Alberto Lucena, Guillermo Weickert
- Zuzeneko musika: Miguel Marín ‘Árbol’
- Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
- Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey
- Soinu-espazioaren diseinua eta murgiltze-soinua eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca
- Jantzien diseinua: Victoriano Simón
- Larrukiak: Almogaverwork
- Entseguetako laguntza: Noemí Álvarez Alonso
- Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna
- Ekoizpen zuzendaritza: El Mandaito Producciones S. L.
- Diseinu grafikoa: Lugadero
- Argazkia: Marta Morera, Maite Caramés eta Juan Carlos Toledo
- Produkzioa: El Mandaito Producciones S. L. eta WWWEICKERT
- Koprodukzioa: Mercat de les Flors, Junta de Andalucíarekin lankidetzan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento