"CUENTO DE NAVIDAD (ENCAPSULANDO A DICKENS)"

"CUENTO DE NAVIDAD (ENCAPSULANDO A DICKENS)"

Datos del evento

Organizado por

teatrogayarre.com

Donde

Gayarre Antzokia

Cuando

05/10/2024

Publiko ororentzako ikuskizun hau, 2024ko Literatur Egokitzapen Onenaren FETEN Saria, Charles Dickensek (1812-1870) idatzitako lan ezagunean oinarritzen da. Idazle britainiarrak kultura herrikoian erreferentzia diren beste eleberri batzuen egilean ere bada, hala nola «Oliver Twist» eta «David Copperfield». Objektu-antzerki muntaia berritzailea da klasikoaren begirada berri bat planteatzen duena, odu garaikidean zuzenean bere esentziara doana. Amaya Cortaire nafarra izan da ekoizpen honen eszenografiaren diseinatzailea.

SINOPSIA

Scrooge jauna agure zeken eta marmartia da. Ez du errukirik ez karitaterik ezagutzen, izaera garratza du eta bihotz gogorrekoa da, Gabonak iristen direnean ere biguntzen ez den harria bezalakoa. Laster hiru espirituren ustekabeko bisita jasoko du, bere haurtzarora, orainera eta etorkizunera bidaia argigarri batean lagunduko diotenak. Orduan deskubritutakoak bizitza aldatuko dio.

«Badira barrutik betiko aldatzen gaituzten istorioak, nirea hau da, Charles Dickensen "Cuento de Navidad" Ipuina. Urte batean, amona Jacintak erabaki zuen liburua Gabon gaueko afariaren aurretik irakurriko genuela, eta konturatu gabe familiako tradizio bihurtu zuen. Orain nik kontatuko dizuet Scroogeren istorioa. Hori egiteko mekanismo harrigarri bat asmatu dut nire tailerrean eta prest dagoela uste dut, edo ia . . . », adierazten du Vera González, eszenatokira igoko den aktoreak.

GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA: +7 urte. Iraupena 30 minutos Fitxa artistikoa

De · Egiletza: Charles Dickens. Dramaturgia: Vera González y Tolo Ferrá. Dirección y creación audiovisual · Zuzendaritza eta ikus-entzunezko sorkuntza: Tolo Ferrà. Intérprete · Antzezlea: Vera González. Escenografía · Eszenografia: Amaya Cortaire. Música · Musika: Iñaki Rubio. Una producción de COMA 14 y Société Mouffette.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento